- Asteburuan Majori Kiroldegira gerturatu direnek derbi goierritarraz gozatzeko aukera izan dute, Ordizia Saskibaloi taldearen eta Arri BKL talde beasaindarraren artean. Euskal Ligako 1. mailako saskibaloi ligako lehen faseko azken partida, senior mutiletan eta 12. jardunaldian, ordiziarrek irabazi dute. Partida oso estua izan ez bada ere, markagailuan aldea ikusi daiteke; 68-54 amaitu zen norgehiagoka.