Eibarko basoak garbitzeko irteera izango da hilaren 25ean
Garbiketa Matxaria-Santa Kutz aldean egingo da eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada
- Eibarko Baso Biziak natura elkarteak Matxaria-Santa Kutz aldeko basoak auzolanean garbitzeko ekitaldia antolatu du hilaren 25erako.
Elkartetik jakinarazi dutenez, garbiketa hori egiteko bi talde osatuko dira, “bata 14 urtetik gorako herritarrekin eta bestea umeak dituzten familiekin”.
Lehen multzokoak 9.30ean elkartuko dira Estaziño kalean eta bigarren taldeko kideek 11.00etan izango dute hitzordua Santa Kutz ermitan.
Osasun egoera dela eta, garbiketan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera mezua bidalita.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones