Síguenos en redes sociales:

Zabalgune eta plazen izenak proposatzeko azken eguna da gaur

- Orioko herriko zabalgune eta plaza batzuek ez dituzte izenak egun, baina Udalak izendatu egin nahi ditu eta horretarako, prozesu parte-hartzailea jarri du martxan. Udalaren webgunean egin daitezke proposamenak eta gaur izango da horiek plazara-tzeko azken eguna. Jasotako erantzunetatik abiatuta, obra eta zerbitzuetako batzordeak aztertuko ditu aukerak. Proposamen egoki bat baino gehiago baldin badago, berriz, galdeketa ireki bat egin dezakete.