Itzuliaren Hondarribiko bi etapen balorazio ona
Udaletik "oso pozik" agertu dira kirol frogak hirian izandako harrera positiboarengatik
- Udalak oso balorazio positiboa egiten du Euskal Herriko Itzuliak Hondarribia protagonista izan duen bi etapen inguruan. "Oso pozik gaude osteguneko eta ostiraleko etapak nola joan ziren aztertuta", zioen atzo Gonzalo Garrion Zerbitzuetako zinegotziak. Udal ordezkariarentzat eguraldiak "asko lagundu zuen" eta antolamendu aldetik lan ona egin zela nabarmendu zuen: "Hala esan digute gainera Itzulitik". Osasun neurrien aldetik ere hiritarren jarrera oso egokia izan zela adierazi zuen Carrionek. Arrazoi horiengatik, zinegotziak eskerrak eman nahi izan zizkien "era batera edo bestera lagundu duten guztiei" eta baita hondarribiarrei ere, "trafiko aldetik zenbait mozketa egin behar izan baitira bizpahiru egunetan". Itzuliaren bi etapei buruzko informazio guztia hiritarrei helarazteko egindako esfortzu handiak dena ondo ateratzeko "asko lagundu duela" balioetsi zuen Carrionek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El peaje de entrada de Irun a la AP-8 se cierra cuatro noches
-
La Diputación de Gipuzkoa se suma a la concentración ante la última agresión sexista en Irun
-
Arrasate: El PNV reclama medidas que garanticen la seguridad del bidegorri de la calle Zerrajera
-
Un año y medio por enviar droga 'por correo' desde Errenteria a Madrid