- Badihardugu elkartea Euskal Herriko nagusien ahotsak jasotzen ari da ahotsak.eus webgunean. Duela urte bat hasi ziren Orioko Udalerekin elkarlanean eta gaurkoz, hamalau oriotarren testigantzak eskuragarri jarri dituzte aipatutako webean: ba-tzuk bideoan eta beste batzuk audioan. Azaldu dutenez, oso interesgarriak dira guztiak "edukiaren aldetik eta hizkun-tzaren ikuspegitik". Hala, ikusi ahal izateko udal webgunean txertatu dute esteka. Bi alderdien arteko asmoa da testigantzak jaso eta katalogatzen segitzea eta, pixkanaka, hasitako lana osatzen joatea.