- Alegiako Udalak bi eskaintza egin ditu Aste Santuko oporretan Lehen Hezkuntzako haurrentzat. Apirilaren 6tik 9ra, batetik, futbola eta saskibaloia uztartuko dituen kanpus bat eskainiko da eta, bestetik, Itzal Titere Laborategia. Izena emateko epea gaur hasi eta ostirala bitarte luzatuko da Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxean. Informazio gehiagorako: 943 654 698 / kultura@alegia.eus.