- Inauterietako ekitaldian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zumaiako herriari oparitutako intxaurrondoa Marianton parkea landatu dute haurrek, “joandako lagun eta senideak, eta horiekin pasatako une goxoak gogoratzeko” helburuarekin.

Halaber, Zumaiako Herri Eskolako, Oikiako Eskolako eta Zumaiena ikastetxeko ikasle eta irakasleek, lorezaintza zerbitzuko kideek eta udal ordezkariek, haritzak, arteak eta intxaurrondo zuhaixkak sartu zituzten pasa den astean Oikiako eskolaren pareko belardian eta Marianton parkean.

Arbola horien ezaugarriak ezagutzeaz gain, horiek zaintzeko egin beharrekoak jakiteko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek. Asmoa, “ingurumenaren jasangarritasuna indartu eta bultzatzea, eta herritarrak ingurumenaren zaintzak duen garrantziaren inguruan kontzien-tziatu eta sentsibilizatzea da”. Zen-tzu honetan ere, agenda 2030 programaren baitako 15. helburuaren lanketa egiteko baliatuko da ekimena. Izan ere, lurreko ekosistemen bizitzari dagokio 15. helburua.

Aurtengo egoerak hala baldin-tzatuta, ikasleen ordezkari talde batek soilik izan zuen parte har-tzeko aukera. Dena den, ikasitakoa gelakideekin partekatuko dute hainbat eskoletan.