- Atzo hasi eta gaur arte iraungo du Ordiziako merkatari elkarteak eta Udalak antolatutako stock eta kale azoka. Hain zuzen ere, hamalau establezimenduk parte hartuko dute: horietatik lau Plaza Nagusian kokatuko dira, eta gainontzekoak salgai jarriko dituzte beraien produktuak denda kanpoan. Goizeko 10.00etan zabalduko da, eta eguerdira arte egon ostean, 17.00etatik 20.00etara egongo dira bertan.