100 urte bete zituen astelehenean Dolores Ganuza zarauztarrak. Jaiotzez naparra da Ganuza, baina Zarautzera etorri zen bizitzera eta La Calle jatetxea ireki zuen, egun Eguzki taberna dena. Senideen esanetan, herrian lehena izan zen eguneko menua eskaintzen, eta ilara luzeak izaten ziren otordua iristen zen momentuan. Egun, Santa Ana Egoitzako egoiliarra da, eta han omendu dute familiak eta Udalak.