Síguenos en redes sociales:

Merkataritza bonoak erabiltzeko azken egunak

Datorren igandean, hilak 28, amaituko da Hondarribian kontsumoa sustatzeko abiarazitako kanpaina

- Datorren igandean, otsailak 28, amaituko da Hondarribiko Udalak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko abian jarritako bonoen kanpainan parte hartzeko epea. Administrazioak kanpaina honetan “esfortzu berezia” egin duela nabarmendu zuen atzo Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak. Izan ere, hasierako bonoez gain, Udalak parte har-tzen ari diren saltokietan bono gehiago jarri zituen abenduan eta, ondorioz, saltoki bakoitzak gehienez 463 bono izan ditu azken asteotan kontsumitzeko. Kanpaina tokiko kontsumorako “oso positiboa” izan dela gehitu zuen Serranok, datu zehatzak ekimena amaitu ondoren emango direla aurreratuz. Amaitzeko, bonoak erabiltzeko gonbidapena luzatu zien zinegotziak hondarribiarrei, 18 urtetik gorako herritar bakoitzak lau bono dituela gogoraraziz.