- Zumarraga eta Urretxuko udaletak bertso, narratiba eta poesiako Iparragirre Saria 2021 lehiaketarako deia egin dute. Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkez daitezke. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko. Gaia librea izango da.

Lanak eskura eraman daitezke edo postaz bidali, urriaren 1eko 20.00ak baino lehen, Zumarragako kultur etxera edo Urretxukora. Posta bulegoko zigiluan aipatutako edo lehenagoko data daramaten lanak onartuko dira. Hiru kopia aurkeztu beharko dira, bi espaziotan, alde batetik bakarrik idatzita.

Narratiba lanak sei eta hamabi orrialde artekoak izan behar dira, poesia lanak 200 lerrotik gorakoak eta bertso paperak adinaren araberakoak: 16 urte arte gutxienez 6 eta gehienez 10 eta 16 urtetik gora, gutxienez 8 eta gehienez 12.

Sarituek 650 euro jasoko dute (16 urte arteko bertsolariek, 150). Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua abenduan jakinaraziko dira, bi udalen webguneetan.