Zestoaren mugakideek ere deskontua izango dute Ekainberrin
Mugikortasun neurriak indarrean dauden bitartean, bisita %50 merkeagoa izango da
- Orain arte, zestoarrek bakarrik zuten Ekainberri deskontuarekin bisitatzeko aukera. Arau berriak indarrean sartu diren heinean, ordea, herri mugakideetara zabaldu dute Ekainberri %50eko deskontuarekin bisitatzeko aukera. “Familia eta lagunekin 13.000 urte atzera bidaiatzeko aukera eskaintzen dizuegu Ekainberrin, Ekaingo margoak ezagutuz eta horretarako zen-tzumen guztiak erabiliz” azaldu dute bertatik. Mugikortasun neurriak indarrean dauden bitartean iraungo du deskontuak.
Erreserbak egiteko, 943 868 811 telefono zenbakira deitu behar da edo info@ekainberri.com helbidera idatzi. Sarrerak online erosteko aukera ere badago, www.ekainberri.eus orrialdean. Egoera tarteko, talde txikiak egindo dituzte eta halaber, egungo segurtasun neurrietara egokitutako dute esperientzia.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros