'Distopia' lanak irabazi du Andoain Laburrean bideo laburren lehiaketa
13 lan jaso dira eta herriko gazteek euskaraz sortuz haien ahotsa entzunarazteko aukera izan dute
- Iratxe Sotil, Nerea Garmendia, Mikel Esteban eta Julene Zaballaren Distopia izeneko lana da Andoain Laburrean laburmetrai lehiaketako irabazlea. Ostegun ilun-tzean banatu ziren Basteron Andoaingo Udaleko Euskara Sailak eta ESCIVI-k (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola) antolatzen duen lehiaketako sariak. Maider Lainez alkatearen eta Alexander Huitzi euskara zinegotziaren eskutik jaso zuen laukoteak 400 euroko diru-saria.
Bigarren saria, aldiz, Atzokoa lanarentzat izan zen eta egileek, Maddi Davila eta Ainhize Pedreok, 200 euroko saria jaso zuten ENBAko Euskara Batzordearen kideen eskuetatik. Hirugarren sariari dagokionez, 100 eurokoa; Nerea Berroeta, Sandra Vicente, Nora Blanco eta Monica Riverok osatutako taldearen Ilargi lana izan da.
Aurtengo edizioan, seigarrena, hamahiru ikus-entzunezko laburmetrai original jaso dira, “beste behin sormen erakustaldia egiteko aukera izan dutelarik Andoaingo gazteek”, Alexander Huitzi zinegotziak ekitaldian nabarmendu moduan. Gaineratu zuen sariketak gazteei haien ahotsa entzunarazi eta ardurak adierazteko aukera ematen diela: “Lanen askotariko gai, genero eta ikuspuntuei erreparatuta, Andoaingo gazteek asko dute esateko eta lehiaketa hau bide bikaina ere bada herritarrengana iristeko. Lehiaketak jada egin du bere lekua herriko gazteen artean”.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El evento para todas las edades Ciencia Jot Down se celebrará el 3 y 4 de mayo en Donostia
-
Comienza la renovación del asfaltado de la avenida de la Libertad de Donostia
-
EL BCC ha acogido la competición FineWaters con más de 100 aguas premium de 37 países
-
Eguzki denuncia los "nuevos recortes" en la línea de Cercanías Renfe Irun-Brinkola