“Karnabalik ospatzeko baldintzarik ez dago herrian”
Prebentzio neurriak bete daitezen elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute ostalariek eta Udalak
- Ohiko egoera batean karnabalak ospatuko ziren asteburu honetan Azpeitian baina pandemiak eragindako egoera ikusita “aurten ez da karnabalik ospatzeko baldintzarik herrian”, azpimarratu zuten Udalaren eta ostalarien ordezkariek atzo egindako bileraren ostean.
Batzar horretan, Udalak eta ostalariek asteburuan zehar “prebentzio neurriak betetzeko elkarlanean aritzea” adostu zuten. Hala, ostalariek beren negozioetan neurriak zorrotz betearaziko dituztela adierazi zuten sektoreko ordezkariek eta Udalak baliabide publikoak indartuko ditu “arauak bete daitezen”. Horretarako, udaltzaingoa arituko da ostalariei laguntza eskaintzen.
Udalaren eta ostalarien ordezkarien hitzetan, “festarik ez da izango asteburu hontan herrian baina kalean, tabernan eta jatetxeetan elkartzen diren herritarrek prebentzio neurriak bete ditzaten egingo dugu lan”.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas