‘Txertoa al da irtenbidea?’ hitzaldia antolatu du ZarautzOnek
Miren Basaras EHUko covid arduradunak hainbat galderei erantzungo die bihar 19.00etan
- ZarautzOn elkarteak Txertoa al da irtenbidea? hitzaldia antolatu du biharko. Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologiako irakaslea eta egungo UPV/EHUko covid arduraduna izango da hizlaria. Pandemiaren inguruan jardungo du. Zehazki, txertoaren baitan sortu diren galderei erantzuna emango die: “Zer sartzen digute txertoa hartzen dugunean? Zer erantzun garatzen dugu? Nola biltegiratu behar dira? Lortuko dugu birusa kontrolatzea denbora-tarte hurbilean txertaketari esker?”.
ZarautzOnen NireStream telebista katean nahiz YouTube kanalean egongo da ikusgai saioa, 19.00etatik aurrera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Lasarte-Oria estrena nueva imagen para la agenda cultural
-
Irun se sitúa entre las localidades de Euskadi en las que más ha crecido la delincuencia
-
La calle Andía de Donostia se cierra temporalmente por el montaje de la noria de Navidad
-
Donostia se prepara para la Behobia con importantes cambios en el tráfico y el transporte