Ameztia berreskuratzeko lanak egiten ari da Lezo
- Orain dela egun batzuk hasi ziren Jaizkibeleko Lezoko lurretan basolanak. Helburua haritz mota hori berreskuratzea (Quercus pyrenaica) da, garai batean Jaizkibelen azaleraren zatirik nagusiena estaltzen baitzuen.
Amezti gehienak, ordea, desagertuak daude Lezon gizakiaren jardunaren ondorioz, eta bereziki hainbat urteetan izandako suteengatik. Suteen arriskua gutxitzeko eta lurzorua ez galtzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak pinuak landatu zituen eremu guztian.
Hori horrela, orain dela zenbait urte Lezoko Udalak eta Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko departamentuak elkarlana hasi zuten Lezoko Jaizkibeleko eremuan bertako basoa berreskuratzeko helburuarekin. Izan ere, eremu hori udal-lurra izanda ere, aldi berean, Jaizkibeleko Onura Publikoko Mendia eta Natura 2000 Sarearen eremuan barneratuak daude eta Foru Aldundia da horien kudeaketaren arduradun.
Hasitako elkarlanari jarraipena emanez, orain Lezoko Udalak martxan jarri ditu ametzei leku egiteko basolanak. Leku egite horren baitan, asmoa da ametzen inguruan dauden espezie batzuk kentzea, bereziki pinuak eta ipar-haritzak. Dena den, kasuan kasu baloratuko da pinu horiek bota edo eraztuntzea den egokiena, bertako espezieak kaltetuak izan ez daitezen.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Iñude eta Artzaiak de Kresala cumplen 50 años
-
“El responsable de lo que ocurre en Euskadi con la vivienda es el PSE, lleva 10 años gestionando esta cartera”
-
Gipuzkoa concentra la mitad de las 213 eutanasias realizadas en Euskadi
-
Lierni Olano: “Me encantaría que dejáramos de alabar el adelgazar y criticar el engordar”