EH Bilduk “gardentasuna” eskatu dio Gobernuari
Hondarribiko ezker abertzaleko udal taldeak “kontrako noranzkoan” joatea leporatu dio EAJri
- Hondarribiko EH Bilduk Udal Gobernu talde jeltzaleak hiria gobernatzeko “oposizioaren beharra” ez izatea kritikatu du ohar baten bidez asteburu honetan. Taldeak idatzian dioenez, “jeltzaleen gehiengo absolutuaren gobernuak ez du oposizioaren lanaren beharrik, ezta haien parte-hartzerik nahi”. Azaroaren 25ean Hondarribiko Udalean oposizioa osatzen duten hiru taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) Gobernuaren jarrera dagoeneko salatu zutela eta aurrekontuen Udalbatzean oposizioen kontrako bozkek Gobernuaren “negozia-tzeko ezintasunak” agerian utzi zutela dio EH Bilduko oharrak. Horregatik, taldeak “gardentasuna” eskatzen dio oharrean tokiko gobernuari. “Saiakerak egin ditugu eta egiten jarraituko dugu eta, nahiz eta tokiko gobernuak gure lankidetza baztertu, ez diogu herri honek eskatu digun mandatuari iskin egingo”, amaitzen du taldeak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”