- Azken egunotako elurraren ostean, izotza eta hotza nagusi direla ikusita, auzoetako bideak garbitzeko lanak eta nekazal eremuan sortzen ari diren arazoei aurre egiteko protokoloa abiatu ditu Azpeitiko Udalak.

Datozen egunotan tenperatura baxuak izatea aurreikusten da eta Udalak gatza botatzen ere hasi da, ohi bezala. Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak esan duenez, "hotzak egoera arriskutsuak sor ditzake datozen egunotan eta horregatik herritarrei arretaz jokatzeko eta pazientzia izateko eskatu nahi diegu".

Edozein arazoren aurrean herritarrek Udaltzaingoaren 943 151 313 telefonora dei dezakete.