- Belarmeta dendak irabazi ditu Aretxabaletako Gabonetako erakusleiho lehiaketan banatutako bi sariak. 300 euro eskuratu ditu sari nagusiagatik, eta beste 150 euro herritarren botoagatik. Azken horren zenbatekoa Gurutze Gorriak beharrak dituzten familiei jostailuak banatzeko martxan duen programari eman dio Belarmetako Idoia Elexpuruk. Aida Merino aretxabaletarrak, berriz, 50 euro irabazi ditu erakusleiho onena aukeratzeko botoa eman duten herritarren artean egindako zozketari esker.