Síguenos en redes sociales:

Errenteria | San Tomas azoka, bertan behera

Antolatzaileek abenduaren 21ean herritarrak baserritarrez jazteko eskatu dute

- Orereta Errenteriako San Tomas Batzordeak aurten abenduaren 21eko azoka ez ospatzea erabaki du. Aditzera eman dutenez, "aurten ez dago baldintzarik guk guztiok maite dugun egun paregabea ohi moduan bizi eta ospatzeko".

Hala eta guztiz ere, San Tomas azokako antolatzaileek herritarrak egun horretan baserritarrez jazteko deia luzatu dute eta txistorra pintxoak eta taloak etxekoeentzat prestatzera animatu dituzte.

Gainera, festa honen euskal baloreak goraipatu dituzte, herrigintza azpimarratuz.