Zarautz | Emakumezkoen futbol taldeek babesle berria izango dute
Ameztoi herriko enpresaren izena eramango dute hemendik aurrera elastiko berrietan
- Ameztoi izango da Zarauzko emakumezkoen futbol talde guztien babesle berria. Elastikoak asteburuan aurkeztu zituzten Astin. Bertan izan ziren Euskal ligako Zarauzko jolakalariak, Ibai San Sebastian ZKE futbol saileko zuzendaritzako kidea, Leire Arana kirol zinegotzia eta Aitor Ameztoi babesle berriaren enpresako arduraduna.
Azken honek aurkezpen ekitaldian azaldu zuenez, "ahalegin berezia" egin behar izan dute nesken futbola babesteko, "egoera zaila bizi dugu, salmentak jaitsi egin zaizkigu". Hala eta guztiz ere, herri mailan horrelako ekimen bat egiteko gogoa zuten eta emakumezkoen futbolari bultzada bat ematea erabaki dute.
Zarauzko Kirol Elkartea osatzen duten futbol talde guztietatik, emakumezkoen Euskal ligakoa da partidak edukitzen ari den bakarra. Behin baino gehiagotan egon behar izan dute konfinatuta, baina zelaira "guztia ematera" ateratzen direla ziurtatu zuen Marta Aramburu kapitainak. Bide batez, Ameztoiri eskerrak eman nahi izan zizkion guztien izenean egindako esfortzuagatik, "emakumezkoen futbola aurrera badoa ere, ez baita erraza babesleak aurkitzea".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Más horarios de autobuses para el traslado de alumnos y profesores al centro del FP Izarraitz LH de Azkoitia
-
La cola de la plaza de toros de Zumarraga, más larga que la de Sevilla
-
Getaria: gran ambiente en la cuarta edición del Memorial de Pala Nerea eta Andoni
-
Lezoko ondarea biltzen duen mapa osatu du Errota guraso elkarteak