Azpeitiko Udalaren aitortza jaso dute euskara planak garatzen ari diren herriko enpresek
Enpresetako ordezkariek beren lan jardueran euskara sustatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten
- Elegune enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoaren bidez lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa hartuta duten herriko enpresei aitortza egiteko baliatu zuen ostiralean Azpeitiko Udalak Euskaraldiaren bigarren edizioaren hasiera aprobetxatuz.
Sanagustinen egin zen ekitaldian, Nagore Alkorta alkateak Artxara, Abelur, Biele, Gurean, K1 Ekopaisaia, San Martin Fundazioa eta Landeta Burdin Lanak Berria enpresek "hizkuntza ohiturak aldatu edo berrikusteko egindako hautua" eskertu zuen. Alkortaren hitzetan, "euskararen normalkuntzan ezinbestekoa da laneko hizkuntza ohituretan euskara sustatzea. Enpresek ere euskaraz egin dezaketela frogatzen duzue zuen egunerokoarekin eta Azpeitiko zein Euskal Herriko enpresa askorentzat eredu zarete".
Eneritz Albizu, Euskara batzordeburuak, berriz, Azpeitia herri euskalduna izanagatik "hainbat arlotan, oraindik ere" badela zer eginik aipatu zuen: "txalotzekoa eta baloratzekoa da zuen egunerokoan euskararen erabilera sustatzeko eta euskara planak enpresetan txertatzeko egiten duzuen ahalegina, ausardiaz hartutako erabakia da eta aldaketetarako prestutasuna erakusten duzue", azpimarratu zuen.
Udal ordezkarien ondoren enpresetako kideek hartu zuten hitza.
Hala, Abelurreko Lurdes Alberdi eskertuta agertu zen Elegunek emandako laguntzarekin; Haritz Arakistain Artxara kooperatiba txikiko kideak, Elikagunea proiektuaren izaera "euskaldun eta euskaltzalea" nabarmendu zuen eta Gurean turismo zerbitzuak-eko Alex Silvak 2017an sortu zuten enpresa "hasieratik euskaraz" aritu dela nabarmendu zuen; Bieleko Maider Aizpuruk eta K1 Ekopaisaiako Aitziber Otegik antzeko esperientzia azaldu zutelarik.
Azkenik, Landeta Burdin Lanak Berria enpresako Kepa Alberdik euskarak enpresetan duen egoeraren hausnarketa plazaratu zuen eta Manolo Aizbitarte San Martin Fundazioko kideak "ezinbestekotzat" jo zuen euskaraz aritzea.
Edonola ere, enpresa guztietako ordezkariak pozik agertu ziren Udalak eskainitako aitortzarekin eta emandako oroigarriarekin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ