Orioko Euskaraldiko txapak kultur etxean izango dira
Jende pilaketarik ez gertatzeko, areto nagusiko bi ateak erabiliko dira sartu eta ateratzeko
- Ostiralean hasiko da aurtengo Euskaraldia, eta Orion izena eman dutenek aste honetan zehar jaso ahal izango dituzte ahobizi eta belarriprest txapak, kultur etxean.
Goizetan, kultur etxeko atezainak banatuko ditu txapak eta arratsaldetan, berriz, Orioko Euskaraldiko lantaldeko kideak arduratuko dira. Kultur etxeko areto nagusian egingo da banaketa. Segurtasun neurriak beteko dira. Hala, jende-pilaketarik ez gertatzeko, areto nagusiko bi ateak erabiliko dira: bat sar-tzeko eta bestea ateratzeko.
Euskaraldiko txapa jasotzera joateko, izena eman beharra dago, aldez aurretik, Euskaraldian (https://izenematea.euskaraldia.eus/).
Orioko Udalak ere parte hartuko du Euskaraldian. Hainbat arigune osatu dituzte, bertan euskararen erabilera areagotzeko harreman formaletan nahiz informaletan.
Udaletik izena eman eta parte hartzeko deia egin dute, herritarren laguntza beharrezkoa dela gaineratuz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzunek Erdi Aroko ezkontza bat antolatu du
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza
-
Recuperación y memoria en Angiozar: presentación del recorrido por las trincheras y 'Munaortuko bunkerra'
-
Aena anuncia reformas en el aeropuerto de Hondarribia en su plan 2027-2031