Urnietan, laguntza gehiago saltokientzat
30.000 euro bideratuko dira establezimenduetan egindako egokitzapenak eta inbertsioak ordaintzeko
- Urnietako Udalak dirulaguntza lerro bat aktibatu du udalerriko merkatari eta ostalariek COVID-19ari aurre egiteko egindako inbertsioetarako, egoera zail honek sektore horietan izan duen eragina arintzeko asmoz.
Gehienez 30.000 euro bideratuko dira (Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbateko horren zati handi bat jarriko du) laguntza horiek finantzatzeko, eta onuradun bakoitzari 500 eurora arteko zenbatekoa emango zaio. Eska-tzaile guztien artean deialdi honetara bideratutako zenbatekoa agortzen ez bada, 500 eurotik gorako inbertsioa egin duten onuradunen artean proportzionalki banatuko da, onuradun bakoitzak gehienez 1.000 euro jasoko dituelarik.
Interesdunek azaroaren 30era arte aurkez ditzakete eskabideak. Horretarako, bi aukera eskain-tzen dira: erregistro elektronikoa (www.urnieta.eus) edo Bertan bulegoa.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La San Silvestre de Urretxu y Zumarraga, en imágenes
-
La arrasatearra Nerea Baena y el legazpiarra Oier Talledo han ganado la San Silvestre de Urretxu y Zumarraga
-
El bertsolarismo inaugurará el año en Debagoiena con dos citas de primer nivel
-
El montañero Eneko Arrastua, fallecido en el alud de Panticosa, será despedido en Irun este sábado