Hernaniko Udalak tramite telematikoak indartzeko kanpaina jarri du abian
Izapide presentzialak gutxitzea da asmoa, herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko
- Herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko asmoz, Hernaniko Udalak tramite telematikoen eskaintza indartzen ari da COVID-19ak sortutako egoera dela eta. #HernaniTelematikoki izeneko kanpaina abiatu berri du Udalak tramite horiek zeintzuk diren eta nola egin daitezkeen azaltzeko eta herritarrak aukera horiek baliatzen animatzeko.
Udaletik gogorazi dutenez, gaur gaurkoz herritarrek hainbat zerbi-tzu dituzte eskura telematikoki. Honela, sarrera eta irteera erregistroa eskaerak edo agiriak jaso edo bidaltzeko bide ofiziala da.
Jakinarazpen elektronikoaren bitartez, Udalaren akordio-ebazpenen berri ematen da. Gainera, akordio eta erabakien berri elektronikoki jasotzeko aukera ematen du.
Beste zerbitzu bat biztanleen udal errolda ziurtagiria deskargatzeko aukera izatea da.
Azkenik, tasak, zergak eta isunak kontsulta daitezke.
Hori bai, ezer baino lehen, beharrezkoa da B@KQ ziurtagiria udaletxean bertan lortzea, HHZ bulegoan (Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiralak 8.00etatik 14.00etara, eta astearte eta ostegunak 8.00etatik 19.00etara)
Gainera, beste erakunde batzuekin tramite elektronikoak egiteko ere baliagarria da. Adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlari-tza, Osakidetza, Gipuzkoako Foru Ogasuna, Euskadiko administrazioak€
B@KQ ziurtagiri digitalari esker erregistro elektronikoa zabalik dago egunero 24 orduetan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Guía del Pintxo de Donostia quiere incorporar las sugerencias ciudadanas
-
Satisfacción por las ayudas a los viajes a las universidades de Bizkaia
-
Orio cita a las familias para reflexionar sobre cuidados
-
Sindicatos destacan el "seguimiento total" de la cuarta jornada de huelga de Aspace de Gipuzkoa