Euskara arloko diru- laguntzak eskatu daitezke
Ikasleek, errotulua euskaraz jartzen dutenek eta web orriak euskaraz egiten dutenek eskatu ditzakete
- Bihar, urriaren 31n, amaituko da euskara dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea Amasa-Villabonako Udalean.
Hainbat arrazoiengatik eskatu ahal izango dituzte herritarrek diru-laguntzak. Alde batetik, euskara ikasten ari diren billabonatarrek eskatu ditzakete; beste alde batetik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik ere laguntzak eskaintzen dira; eta azkenik, webguneak euskaraz egitea ere diruz lagunduko da.
Diru-laguntza horien oinarriak kontsulta daitezke www.villabona.eus web orrian eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere bertan ikus daiteke. Informazio gehiago nahi duenak 943 692 100 telefono zenbakira deitu behar du edo euskara@villabona.eus helbide elektronikora idatzi.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros