- Lau Haizetara elkarteak telefono mugikorraren bidezko Egunean Behin jokoaren denboraldi berria martxan jarri du aste honetan. Jokalarien taldeak 700 + euskaraz du izena, hiribilduaren sorreraren 700. urtemuga eta euskara elkarbizi-tzaren erdian ipintzeko.

Aste bakoitzean bi sari izango dira: puntuazio onena lortzen duenarentzat eta partaideen arteko zozketan aukeratuta ateratzen denarentzat.

Parte hartzeko erabiltzaileek Egunean Behin aplikazioa jaitsi behar dute eta gero C3737B talde kodea sartu.