Herri hezitzailea bilakatzeko lanketa egingo du Zumaiak
Udalak, Oinherri eta Haurren Hiria sareekin lankidetza hitzarmena sinatu du, etorkizunera begira
- Zumaiako Udalak Oinherri herri hezitzaileen eta Haurren Hiria sareekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Honen helburua, Zumaia herri hezitzailea bilaka-tzea da eta horretarako elkarlanean egingo dute lan."Familia eta eskolaz harago, herria bera espazio hezitzailea dela ulertzea ezinbestekoa" dela adierazi zuen Maite Azpiazu Oinherri herri hezitzaileen sareko ordezkariak, sinaketa momentuan.
Lehen pausu moduan, herriko zenbait eragilerekin bilduko da Udala, diagnostiko bat osatzeko, eta "hezitzaileak izatearen kon-tzientzia" lantzeko. Eskola kirolaren inguruko hausnarketa ere abiatuko dute eta etorkizunera begira, haurren kontseilu bat sortzea da beste asmoetako bat.
Balio hezitzaile batzuen gainean landu nahi dute hau guztia; berdintasuna, aniztasuna, parte-hartzea eta euskara, besteak beste abiapuntu hartuko dituzte. Zentzu honetan, Maddi Aldalur hezkuntza zinegotziak azaldu zuenez, "ikuspuntu horretatik sortutako herri batek herritar guztiontzako dakartza onurak".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria, el único ayuntamiento vasco que ha tramitado ser zona tensionada en vivienda
-
El Museo Vasco de Ferrocarril pone en circulación tres trenes de vapor este fin de semana
-
La cita previa obligatoria para hacer trámites en Gipuzkoa no tiene amparo legal
-
Cita previa obligatoria: “Resulta llamativo tener que pedir una cita para quejarse de otra cita”