Bigarren urtez jarraian izoztu ditu zerga eta tasak Zumaiak
Tabernariek ez dute toldoak jartzeagatik ordaintzen den aparteko tasa ordaindu beharko
- Zumaiako Udalak tasak eta zergak izoztea erabaki zuen, aho batez asteartean. Udal Gobernua pozik agertu da horregatik. EAJk jarraitutako prozedurarekin "gustura" zegoela adierazi zuen, proposamenak lantzeko eta negoziatzeko denbora izan dutelako. PSE-EEk "salbuespenezko egoera batean" gaudela nabarmendu zuen, eta hori horrela izanik, salbuespenezko erabakiak hartu behar direla.
Ostalaritzarako zenbait neurri proposatu zituen EAJk eta horietako bi txertatu dira ordenantzan: tabernariek ez dute toldoak jar-tzeagatik ordaintzen den aparteko tasa ordaindu beharko eta 100 metro koadrotik beherako establezimenduek irekiera lizentzia eskuratzeko ordaintzen duten 300 euroko tasa 50 eurora jaitsiko da.
Bestalde, terrazen tasa ez ordaintzea eskatu zuten jeltzaleek. Udal Gobernuak azaldu zuen ostalaritza eta merkataritza ekin-tza zuzenen bidez ari direla laguntzen.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ