Azpeitiko igerilekurako txandak kendu dituzte
Hitzordua hartuta, bazkideek igerilekura eta ginmasiora nahi beste aldiz joateko aukera dute jada
- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak estalitako igerilekua eta eraikin berean kokatuta dagoen gimnasioa erabiltzeko irizpideak egokitu ditu. Hori dela eta, aurrerantzean Kirol Patronatuko bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango eta nahi adina aldiz joateko aukera izango dute, beti ere, "aurrez hitzordua hartuta".
Igerilekua eta gimnasioa 7.00etatik 21.00ak arte izango dira irekita eta erabiltzaileek ordubeteko hitzorduak hartzeko aukera izango dute. Igerilekuan, kale bakoitzeko gehienez hiru pertsona izango dira momentu berean eta gimnasioan, berriz, hogeina lagun aritu ahalko dira kardioan eta fitness-ean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun adjudica las obras para rehabilitar la antigua Aduana
-
Azkoitia conmemora este domingo los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi
-
Oiartzunek Erdi Aroko ezkontza bat antolatu du
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza