Aurrez aurreko saioei ekingo die Mintzalagunak Tolosaldean
Euskara praktikatzeko programa honetan izen ematea doakoa eta eta ikasturte osoan dago irekita
- Etxealdian, Mintzalagun sareari esker, komunitateko kideek internet bidez harremanetan jarraitu dute, baina uda ondoren, bidelariak eta bidelagunak astero biltzen hasiko dira.
Asterako hitzorduei ekingo zaie, beraz, berriz ere, astero euskara praktikatzeko "elkar zainduz eta eran-tzukizunez", azaldu dute Galtzaundi Elkarteko kideek. Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagunak bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan arituko dira hizketan astean behin ordubetez elkartuz.
Tolosaldean, egun, hainbat herrietan daude Mintzalagun taldeak: Alkiza, Altzo, Anoeta, Ibarra, Ikaztegieta, Lizartza, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilen.
Izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, min-tzalagunean parte hartu nahi dutenek herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoi-tzara jo behar dute izena ematera. Bestetik, online emateko izena ere badago www.galtzaundi.eus edota mintzalaguna.topagunea.eus webguneetan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Eguzki pide a Donostia que deje de entregar la Concha de Oro a la mejor faena en la feria taurina
-
Gipuzkoan galarazita dago gaurtik patinete elektrikoak garraio publikoan sartzea
-
Un incendio obliga a desalojar un edificio okupado en Donostia
-
Detenido por agredir sexualmente a una mujer en un parque de Irun