Legorretan Guraso Eskola jarriko da
Gutxienez zortzi pertsona behar dira abian jartzeko egitasmoa eta izena ostiralera arte eman daiteke
- Legorretako Udalak Guraso Eskola martxan jartzeko asmoa du, bigarren urtez. Hala, saioak hilabeteko azken astelehenetan izango dira, 18.00etatik 19.30era bitartean, Udaleko Areto Nagusian.
Interesa dutenek ostiralera bitarte izango dute izena emateko epea zabalik. Bi bide daude horretarako: telefonoz (943 085 290) edo emailez (gizarte@legorreta.eus). Bigarren bide honetan izen abizenak, haurren adina, telefono eta email kontaktua eta nahi izanez gero, interes bereziko gaien bat ere aipatu daiteke.
Guraso Eskolaren kostua 20 eurokoa izango da pertsonako, eta 30 eurokoa, berriz, bigarren zaintzaile edo arduraduna apuntatuz gero. Gutxienez, 8 pertsona beharko dira Guraso Eskola martxan jartzeko eta apuntatzeko deia egiten du Udalak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los tambores de Anaiarte anunciarán la próxima llegada de las fiestas del Calvario a Mutriku
-
Semana de la Movilidad Sostenible: Arrasate presenta un programa con clásicos y novedades
-
Beasain reactiva el servicio de asesoría sexual
-
La quema de contenedores no cesa en Aretxabaleta: ya son 53 los calcinados en lo que va de año