Arrasateko bi mendi tontor igoko dira larunbatean
Presoen eskubideen aldeko antolatutako 'Izan bidea' ekimena eskualdeko beste herrietan ere egingo da
- Sarek bultzatutako Izan bidea ekimenaren baitan, datorren larunbatean Arrasateko Udalatx eta Kurtzetxiki mendi tontorrak igoko dituzte. Lehenari dagokionez, Aita Menni ospitalean elkartuko dira 9.00etan, eta handik Udalako bidea hartuko dute. Kurtzetxikira joateko, ordea, Biteri plazatik abiatuko dira, 10.30ean. "Elkarbizitza, konponbidea eta bakea lortzeko preso eta iheslari guzti-guztiak gure artera ekartzea ezinbestekoa dela adierazi nahi dugu. Salbuespenezko legedia amaitu eta lege arrunta betetzeak lagundu egingo luke. Larri dauden presoak ere etxean nahi ditugu", azpimarratu dute antolatzaileek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Betzaida Urtaza presenta el cuento infantil que une las culturas mexicana y vasca
-
Preocupación en Lazkao por el aumento de comportamientos incívicos
-
“El fuego que se extendió en 1600 no se ha apagado, todavía hay mujeres que son acusadas de brujas”
-
La crisis de la psiquiatría infantil en el Bidasoa continúa sin solucionarse, según las familias