Síguenos en redes sociales:

‘Josiz jabetu’ egitasmoan izena eman daiteke

Arropari beste erabilera bat ematea eta emakumeen arteko sareak sendotzea dira helburuak

- Josiz jabetu ekimena martxan jarriko da urriaren 2tik abenduaren 18ra. Emakumeei zuzenduriko sormen-joskintza saioak, ostiralero, 9.30etik 12.30era, Gaztañoko auzo elkartean eskainiko dira.

Arropari beste erabilera bat ematea, oinarrizko joskintza jakintzak jasotzea edota emakumeen arteko elkarren ezagutza sareak sustatzea dira helburuak.

Tailerra Tytti Thusberg diseinatzaile adituak zuzenduko du, eta Aran Erasunek nahiz Aran Garmendiak ahalduntze saioak dinamizatuko dituzte. Izena emateko 653 702 796 telefonora deitu behar da.