- Udazkenaren hasierarekin, Hondarribiko Udalak aurtengo hondartza denboraldiaren balan-tzea egin zuen atzo. "COVID-19a dela eta izan ditugun zailtasunak eta ohitura aldaketak ikusita, denboraldia ongi joan dela esango nuke", zioen Txomin Sagarzazu alkateak. Nahiz eta hondartzaren aforoa 8.800 pertsonekoa izan, udaran zehar kopuru hori ez da ezta egun batean ere bete, eta horrek distantziak mantentzea erraztu duela adierazi zuen alkateak. Ildo horretan, ohiko ekimenak aurrera eraman ezin izan direla ikusita, alkateak eskerrak eman zien erabiltzaileei izandako jarrerarengatik.