Usurbilgo jatorri aniztasuna ikertuko dute
Azterlana urriaren 15ean aurkeztuko dute eta helburua elkarbizitza sustatzea da
- Usurbilgo Udala herriko jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzera doa: Aztiker kontratatu du zeregin horretarako, eta prestaketa lanetan murgilduta daude dagoeneko. Herriko jatorri aniztasuna kontuan hartuta, elkarbizitza susta-tzea da helburua. Udalak elkarbizi-tza horren egoerari buruzko diskurtsoak eta iritziak jaso nahi ditu, gerora, elkarbizitza sustatzeko aukera eman dezaketen egoera eta eremuetan esku-hartzeak martxan jartzeko. Izan ere, legealdi osoan garatuko den ekimena izango da.
Aniztasunari zein elkarbizitzari buruzko iritzi, pertzepzio eta jarrerak kokatzea da asmoa, usurbildarren jatorriak eta identitateak ain-tzat hartuta. Horrekin batera, identitate desberdinen eta euren kultura nahiz bizimoduaren aitortza eta errespetuarekiko iritziak, euskara eta euskal kulturari buruzkoak zein pertsona guztien eskubide sozial, ekonomiko, linguistiko eta kulturalen gaineko iritziak ere kokatuko dira.
Horiek guztiak aztertzeko, elkarrizketa sakonak egingo dizkiete ezaugarri zehatz batzuk betetzen dituzten herritarrei: espresuki gonbidatuko dituzte herritar horiek azterlanean parte hartzera.
Ariketa horren bidez, elkarbizitza hobetzeko gakoak jaso eta mahai gainean jarriko dira guztien artean adosteko eta lantzeko.
Prozesua urriaren 15ean aurkeztuko dute (hasieran, hilaren 24ean egitekoak ziren): edukiera mugatua denez, beharrezkoa da asistentzia baieztatzea, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 377 110 telefonora deituta.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cinco directoras presentarán sus películas en Tabakalera este mes de mayo
-
"Publikoa ai do!" abestia Ordiziako Euskal Eskola Publikoen Jaiaren erdian
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial