Ibilgailu elektrikoei buruzko hitzaldia
Ostegunean eskainiko da 18.00etan Astigarragako udaletxean eta izena ematea derrigorrezkoa da
- Irailaren 16tik 22ra ospatuko den mugikortasun astearen baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Astigarragako Udalarekin elkarlanean, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du ostegunean, 18.00etan, udaletxeko udalbatza aretoan. Parte hartu nahi duten herritarrek gaur dute izena emateko azken aukera.
Bi bide daude izena emateko: posta elektronikoko argitu@gipuzkoa.eus helbidera ida-tziz edo 628 530 303 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 17.00etara).
Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez hamar lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Musukoa erabili beharko da.
Informazio gehiago, www.argitu.eus webgunean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El PSE-EE de Soraluze reclama la realización de un censo de amianto en la localidad
-
Los 84 afectados por las vacunas caducadas, casi todos en Errenteria, están revacunados
-
Brecha en el equipo de gobierno del PSE-EE y el PNV en Eibar tras el relevo en la Jefatura de la Policía Municipal
-
"Amuteko Damie" y "Mendi erromeria Azkoitian" triunfan en el Concurso de Disfraces de Carnaval de Azkoitia