Erguin eta Gomez lehenak duatloian
Beasainen asteburuan jokatu da Igartzako mendi duatloia eta banaka eta taldeka lehiatu dira
- Beasaingo Igartzako Mendi Duatloia giro ederrarekin jokatu da asteburuan, herriaren inguruetan. Jon Erguin beasaindarra izan da lehena, Josu Urrestarazu eta Javier Perezi aurre hartuta. Emakumezkoetan, berriz, Maria Gomezek eskuratu du urrezko saria, Mayi Mujikak zilarra eta Enara Oronozek hirugarrena izan da. Banaka ez ezik, binaka ere lehiatu dira eta bertan, Mikel Zabalegi eta Asier Otegi ordiziarrak gailendu dira, bigarren izan dira Jon Urteaga eta Aitor Perez, eta hirugarren Ander Biguri eta Ivan San Juan.
Aurten, neurri bereziak hartu behar izan dira, zirkuitua hiru zatitan banatu dute antolatzaileek: 4,2 km korrika, 13,7 km bizikletaz eta azken hiru kilometroak korrika. Segurtasuna bermatzeko asmoz, probaren zati batzuk iazkoak baino motzagoak izan dira. Banaka 72 partaide izan dira eta taldeka 24.
Temas
Más en Gipuzkoa
- 
                
                                        
Detenido cuando intentaba romper la cristalera de una panadería en Eibar
 - 
                
                                        
La Biblioteca Sanz Enea presenta el libro 'Aita Orcolaga, Zarauzko bikarioa'
 - 
                
                                        
Getaria adquiere y acondiciona el aparcamiento de Askizu
 - 
                
                                        
Iraola reclama al PNV que "priorice los intereses de los vecinos de Eibar antes que los de la Consejería de Seguridad"