‘Haize lekuak’ liburua aurkeztuko da Lazkaon
Amaia Telleria idazle idiazabaldarrak haren lehen eleberriaren aurkezpena egingo du gaur, Gerrikon
- Amaia Telleria idiazabaldar idazleak argitaratu duen lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Lazkaoko Gerriko liburudendako atzeko aldean.
Haize lekuak izeneko eleberriak 1936 urteko gerran eta haren ondorioetan oinarrituta dago, baina, muinera joanda, Telleriak haren amonaren oroitzapenak jasoz osatu du kontakizuna. Mikela da protagonista nagusia, eta baserriko haurtzaroa albo batera utzi beharko du ama alargunak Altsasun entregatzen duen momentuan. Neskato lanak egin beharko ditu, eta Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua baina baita ere dirurik ez duenaren infernua.
Horiez guztiez arituko da idiazabaldarra. Musukoarekin azaldu beharko da, eta deia zabaldu die herritarrei eta interesa dutenei aurkezpenera agertzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones