San Telmo ermita eta Kofradia ere bisitagarri izango dira
Sarrera librea eta bisita gidatuak eskainiko dituzte uda guztian zehar, bi hizkuntzetan
- Zumaiako San Pedro ermitaz gain, San Telmo eta Kofradia bisitatzeko aukera izango da uda honetan.
San Telmo ermita astean hiru egunetan (asteazkena, ostirala eta igandea) zabalduko da goizeko 11.00ak eta 14.00ak bitartean. Horrez gain goizeko 11.30ean bisita gidatua euskaraz egingo da eta 13.00etan gazteleraz egiteko aukera izango da.
Kofradia, berriz, astearte eta larunbatetan bisitatu ahalko da arratsaldeko 17.00ak eta 19.30ra bitartean. Hemen ere bisita gidatua egiteko aukera izango da 17.30ean euskaraz eta 18.15ean gazteleraz.
Prezioei dagokienez, San Telmoren kasuan, zumaiarrek doan izango dute sarrera eta bisitariek 1,5 euro ordaindu beharko dituzte. Bisita gidatua nahi dutenek, berriz, 1,5 euro ordaindu beharko dituzte eta bisitariek, 3 euro.
Kofradian, sarrera doan izango da guztientzat, baina bisita gidatua jaso nahi duten zumaiarrek 1,5 euroren truke egingo dute eta bisitariek, aldiz, 3 euroan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Golpe a la venta de camisetas de fútbol falsas en Gipuzkoa
-
Retenciones en la variante de Donostia y en la N-I en Andoain por dos accidentes de tráfico
-
Fallece Jesús Irizar, ‘Txutxin’, referente de las dantzas de Oñati
-
Los delitos por agresión sexual se han duplicado en un año en Gipuzkoa tras el cambio legal