Karmelo ikastola hobetzeko lanak enkantera atera dituzte Azpeitian
Obrarekin ikastetxearen Perdillegi kaleko eraikineko irisgarritasuna hobetu nahi du Udalak
- Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegi kaleko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko obren lehiaketa publikoa abian jarri du eta lan horiek egiteko interesa duten enpresek hilaren 13ra arte aurkez ditzakete beren proposamenak udaletxean.
Udaletik jakinarazi dutenez, lehiaketa publikoa "Karmelo Etxegarai Ikastolarekin Perdillegi kaleko eraikinerako irisgarritasuna hobetzeko lanak adostu ondoren" jarri da martxan.
Obra horren bidez "gaur egungo sarrera nagusiko eskailerak eraitsiko dira eta hiru aukera eskainiko dira sartzeko: bi oinezkoentzat eta beste bat ibilgailuentzat". Irisgarritasuna bermatzeko "oinezkoentzat eskailera eta arranpa egingo dira". Era berean, enkantera ateratako proiektuan "sarreran autobusaren zain egoteko estalpe bat ere egitea" aurrikusten da.
Udalak lizitatutako lanek 80.428 euroko aurrekontua dute eta proiektu proposamenak hilaren 13ra arte aurkez daitezke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La donostiarra Lide Aguirre, ganadora del Premio de Novela Albert Jovell
-
La Audiencia de Gipuzkoa absuelve a los progenitores acusados de intentar asesinar a su bebé
-
Urretxu posibilita la apertura de un supermercado de 2.000 metros en Matxinporta, el hotel de Pagoeta, Bengolea y Alkorta y Mendizabal
-
Legazpi tendrá por vez primera el presupuesto más alto de la comarca Urola Garaia