Martxoko ekitaldien sarrerak itzuliko ditu Itsas Etxeak
Hondarribiko Kultura departamentuak aktibitate horien sarreren dirua itzultzea erabaki du
- Hondarribiko Kultura departamentutik aste honetan jakinarazi denez, ikusirik oraindik ezin direla atzeratutako ekitaldien data berriak konfirmatu, martxoan egin behar ziren eta bertan behera geratu ziren ondorengo ekitaldien sarrera guztien itzulketa egitea erabaki da: martxoaren 14ean egin behar zen Lur eta Amets filmaren proiekzioa, El Avaro (martxoak 15) eta ¡Ave Osos! (martxoak 22) antzerki saioak, Eñaut Elorrietaren Irteera Argiak izendatutako kontzertua (matxoak 16) eta Mendi Film jaialdiaren baitan antolatutako bi saioak (martxoak 28 eta 29). Itzulketa sarrera erositako bide beretik egingo da: Arma Plazako bulegoan sarrerak presentzialki erosi zituenak bulegoan eskatu beharko du eskudirutan itzulketa egitea eta Kutxabank sistemaren bidez erosketa egin zutenei automatikoki egingo zaie itzulketa uztailaren 4a baino lehen.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzun propone integrar el Consorcio Haurreskolak en su modelo
-
Prevenir y detectar a tiempo las adicciones, eje de una charla en Ordizia
-
Detienen en Irun y Hondarribia a dos personas tras localizar sustancias estupefacientes en sus vehículos
-
Los azkoitiarras apuestan por un parque de chorros de agua para hacer frente al calor estival