- Uztailaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Parlamenturako hauteskundeak ospatuko direla eta, EH Bilduk hauteskunde ekitaldia antolatu du iganderako Azpeitian. Ekitaldi hori 12.30ean hasiko da Azoka plazan eta bertan Nerea Kortajarenak, Mertxe Aizpuruak eta Nagore Alkortak parte hartuko dute. Koalizioak jakinarazi du ekitaldia “egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiekin” egingo dela.