Elgoibarko Udalak III. Idazlan lehiaketara aurkeztutako 28 lan onenak saritu ditu
Aurreko bi edizioetan sarituak izan ziren idazlanekin argitaratutako liburua aurkeztu zuten sari banaketan
- III. Idazlan lehiaketako sariak banatu zituen joan den asteazkenean Aita Agirre kulturgunean Elgoibarko Udalak. Aurtengora 199 lan aurkeztu dira (inoiz baino gehiago) eta horietako 28 izan dira sarituak.
Ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburua duen idazlan lehiaketaren sariak taldeka banatu ziren (hiru txandatan), "jende pilaketarik ez sortzeko". Irabazleek diploma, liburuak eta Txankakua merkatarien elkarteko dendetan gastatzeko bonoa (50 eta 120 euro artekoak, adinaren arabera) eskuratu zituzten.
Edonola ere, Jasone Osoro eta Iñigo Otaño epaimahaikideek aurkeztutako lanen "maila ona, partaidetza handia eta aldaketa klimatikoa, integrazioa edota berdintasuna bezalako gaiak aukeratzerakoan haur eta gaztetxoek agertutako kezkak" nabarmendu zituzten. Gainera "herrian idazteko talentua duten gaztetxoak" daudela azpimarratu zuten; "lehiaketaren hirugarren edizioan aurreko urteotan ere sarituak izan ziren hainbat izen errepikatu direlako".
Bestalde, Ane Beitia alkateak sari banaketa baliatu zuen 2018an eta 2019an sarituak izan ziren lanekin Udalak argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale kaleratu dira eta asmoa "orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea" da. Eskoletan ere banatuko dira ale batzuk eta gainerakoak Udaleko Euskara sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai (elgoibar.eus web gunean ere ipiniko da).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El Ayuntamiento de Bergara lanza una aplicación móvil para acercarse a la ciudadanía
-
Euskara hobeto erabiltzeko ikastaroa antolatu dute Zarautzen
-
La tasa de paro en Donostia se sitúa en un 6,3%, “la más baja de las últimas décadas”
-
Las consecuencias de la borrasca Benjamín en Donostia: 30 intervenciones de los bomberos