Aisialdirako eskaintza berezia izango da udan Itziarren
Parte hartu nahi duten 5 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeek hilaren 24ra arte eman dezakete izena
- Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz ohiko udaleku irekiak bertan behera laga ondoren, Itziarko Auzo Udalak haur eta nerabeei zuzendutako Uda aisia Itziarren ordezko proposamena antolatu du.
Hala, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bi asteko egitarau ibiltaria garatuko da (bi txanda egongo dira uztailean eta prezioa 35 eurokoa da). Bestetik, 13 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat 5 eguneko kanpamentu ibiltaria egingo da, uztailaren bigarren partean (prezioa 90 eurokoa da). Baterako zein besterako izena hilaren 24ra arte eman daiteke Itziarko Harrera Bulegoan (goizez) edo 943 199 255 telefonora deituz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Oficina Comarcal Itinerante de Vivienda de Debabarrena llega a Elgoibar
-
Sorteo de San Valentín: el sueldazo de la ONCE se va a Urnieta
-
Ciencia, humor y sexo sin mitos en la charla de Laura Morán este martes en Zarautz
-
El PSE-EE de Soraluze reclama la realización de un censo de amianto en la localidad