Lana bilatzen laguntzeko ikastaroa emango dute
Telelana errazteko ere balioko du UKUEk egoera berri honen aurrean martxan jarri duen saioak
- Urola Kostako Udal Elkarteak online ikastaroak emango ditu, lana bilatzeko eta telelana errazteko. Datorren astelehenetik hasita, guztira hamalau ikastaro eskainiko dira ekainean zehar, hiru familiatan banatuta: lan-bilaketa, telelana eta lanerako gaitasunen garapena izango dira ardatz.
Bakoitzak nahi adina ikastaro egin ditzake. Gutxienez zortzi lagun behar dira taldea osa-tzeko; eta, gehienez, hamabost izango dira. Kopuru hori gainditu ezkero, hautaketa prozesu bat jarriko da martxan.
Izen ematea ikastaroa baino gutxienez bi egun lehenago egingo da, Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean. Era berean, NAN bidali beharko da eskaneatuta honako posta elektronikora: lanpoltsa@urolakosta.eus.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, www.urolakosta.eus atarian kontsulta dezake.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial
-
La Diputación dirige 1,87 millones a ayudas que apoyan el emprendimiento
-
La Guardia Municipal interceptó diez drones sin permiso de vuelo en 2023 en Donostia