Síguenos en redes sociales:

Hirigintza genero ikuspegitik lantzeko saioa

Astigarragako Udalak herritarrekin gaur 18.00etan bilera egingo du modu telematikoan

- Hirigintza Genero Ikuspegitik lantzeko herritarrentzat bigarren saioa antolatu du gaur Astigarragako Udalak, modu telematikoan egingo dena. Saio honetan Astigarragako hirigintza ordenantza berritzeko gakoak landuko dira; hau da, Astigarragan etxebizitzek, espazio publikoek, eraikinek eta abar izan beharreko oinarrizko baldintza eta ezaugarriak.

Bilera 18.00etan hasiko da eta http://meet.jit.si/astigarragageneroikuspegitik estekatik sartu behar da. Erabiliko den materiala labur.eus/Astigarraga-HAPO-genero1 webgunean dago.