Merkatu txikiak bueltan dira Mutrikun
Urteko lehena datorren larunbatean egingo da Beheko Plazan, ekoizle eta bezeroen segurtasuna bermatzeko neurri bereziekin
- Mutrikuk larunbatean abiatuko du aurtengo merkatu txikien denboraldia, ohitura duenez, 9.00etatik 13.00etara bitartean eta Beheko plazan. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, merkatu txikia ekoizle eta bezeroen segurtasuna berma-tzeko neurri bereziekin burutuko da.
Udalak eta ekoizleek 2020ko merkatuen denboraldirako datak zehaztu dituzte eta "pandemiaren bilakaera ona bada", azokak hilaren 16an, ekainaren 13an, uztailaren 4an eta 18an; abuztuaren 8an eta 22an, irailaren 12an eta urriaren 10ean egingo dira.
Edonola ere, datorren larunbatean ospatuko den aurreneko merkatu txikian herritarrek Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako produktuak, Iratxe loradendako landareak eta Zortziko eztia eskuratzeko aukera izango dute.
Hori bai, Udaletik jakinarazi dutenez, azken urteetan azoka txikiei lotuta antolatu izan diren dastaketak edo bertako hainbat produktuekin osatutako otarraren zozketak "momentuz ez dira egingo", beti ere, "ekoizle zein bezeroen osasuna bermatzeko".
Helburu horrekin, Udalak eta ekoizleek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko baina "segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik" izan behar duela kontuan izanda, Udalak "etxetik maskarilarekin gerturatzea gomendatzen die erosleei".
Udalak herritarrak animatu nahi ditu merkatu txikian erostera, "bertako ekonomia sustatu eta herria indar-tzeko inoiz baino garrantzi handiagoa duelako orain gure erosketak herrian egin eta bertako ekoizleek hazitako produktuak kontsumitzea".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Las fiestas del barrio de las estaciones, en Urretxu y Zumarraga
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras