Bergarako ohorezko kadete taldea Euskal Ligan arituko da
Leintz Arizmendik Euskal Ligara ere egingo du salto eta Aloña ohorezko erregionalera igoko da
- Gipuzkoako Futbol Federazioak 2019-2020 denboraldia bukatutzat eman du, eta ondorioz Bergara Kirol Elkartearen ohorezko kadete taldea Euskal Ligan lehiatuko da datorren denboraldian. Historian lehen aldiz izango dira kategoria horretan bergararrak (jubenil mailan bi aldiz egon dira). Koronabirusaren pandemiak kirol jarduerak bertan behera utzi aurretik, lehen postuan zegoen ohorezko kadete taldea, 57 punturekin.
Gipuzkoako Futbol federazioak maila igoerak gauzatzea erabaki du; ez, ordea, jaitsierak. Zen-tzu horretan, Leintz Arizmendik ohorezko erregional mailatik Euskal Ligarako saltoa egingo du, eta Oñatiko Aloña Mendi, berriz, erregional preferentetik ohorezko erregionalera igoko da. Aretxabaletako UDAko ohorezko jubenilen taldeak gazteen Euskal Ligan jokatuko du 2020-2021 denboraldian. Bestalde, Antzuolak erregional preferentean jarraituko du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La estación de Irun se acomete en fases para no cortar la circulación
-
Donostia recuerda a sus víctimas del franquismo con una ofrenda floral
-
Urola Kosta se moviliza para enfrentar los efectos del cambio climático
-
“Si buscas trabajo, recomiendo ocultar en el currículum que tienes un alto coeficiente intelectual”