Hondarribiko Udalak terrazen antolamendua burutu nahi du
Erakundeak ateak berriz irekiko dituzten ostalariei aurretik ohartaraztea eskatu die
- Datorren astelehenean, maiatzak 11, Estatuko Gobernuak joan den astean onartu zuen normaltasun berri baterako trantsiziorako plana delakoaren lehenengo fasea jarriko da abian. Fase horretan emango den pausuetako bat, ostalaritzako terrazak %50ean ireki ahal izango dutela da. "Hori dela eta, Hondarribiko Udalak herriko terrazen eta inguruen antolamendua egin nahi du", azaldu zuen atzo Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbi-tzuetako zinegotziak. Carrionek zioenez, "gaur egun establezimenduak itxita daudenez, Udalarentzat ezinbestekoa da astelehena baino lehen bere ateak zeintzuk irekiko dituzten jakitea". Horregatik, antolamendu lanak bizkortzeko Udalak berriro irekiko duten ostalariei maiatzaren 7ko eguerdiko 12.30ra aurretik hirigin-tza@hondarribia.eus postara idaztea, edota 943 111261 zenbakira deitzea.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones